
Justizia Sozioanbientala eta Ekologia Integrala zure hezkuntza-eremuan
Planeta bakar bat partekatzen dugu, eta zaindu egin behar dugu, guztiok duintasunez eta etorkizunerako itxaropenez bizi ahal izan gaitezen.
Zaintza partekatu horretan laguntzeko, zure hezkuntza-eremuan Justizia Sozioanbientala eta Ekologia Integrala lantzeko baliabide eta material hezigarriak bildu ditugu gune honetan.
Baliagarria izango zaizuela espero dugu!
Ekintzarako esperientziak
Edukalboan hezkuntza-proposamena
Haur eta Lehen Hezkuntza
Ez gara jaitsiko!
Katxiporreta eta Alboanen arteko lankidetzaren emaitza den materiala, 4 eta 8 urte bitarteko haurrak beren ingurunea zaintzera motibatzeko eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzeko sortua.
Bigarren Hezkuntza
Amazonia jaten ari gara?
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako proposamena, hezkuntza ekosozialari buruzko eduki didaktikoak eta mobilizaziorako proposamenak biltzen dituena.
Edukalboanen beste material batzuk
Justizia Sozioanbientala Euskadiko eskoletako hezkuntza-sistemaren Ingurumen-Hezkuntzan
Ikerketa
Ikerketak Euskadiko ingurumen-hezkuntzaren esparruan justizia sozioingurumenerako hezkuntzaren egoera deskribatzen duten funtsezko elementuak identifikatzen ditu. Era berean, gomendioak ematen dizkie esparru horretako arduradun politiko eta teknikoei, hezkuntza-esparru horretan mundu osokoa eta bertokoa, giza eskubideak, ekofeminismoa eta kulturartekotasuna txertatzea sustatzeko.
Erosketa arduratsua
Ikastetxeentzako gida praktikoa
REAS Euskadik eta Alboanek egindako gida, erosketa arduratsuaren kontzeptua eta praktika, ikastetxeetan dituen aukerak eta potentziala eta enpresak.
Gure ikastaroetako materialak
Justizia sozioanbientala eta parte hartzeko metodologiak (2. edizioa)
Jasangarritasunerako hezkuntzari eta metodologia parte-hartzaileei buruzko sarrera-ikastaroa.
Pertsona bakoitzak bere ordutegi-aukeren arabera bere irakurketa- eta lan-denborak antola ditzan taxutu dugu ikastaroa.
ONLINE JOKOA
LURRA DUGU JOKOAN
Online jokoa 16 urtetik gorako gazteei zuzendua eta Amazonia bezalako eskualdeek barne hartzen duten dibertsitatea, ingurumenaren eta arriskuan dauden lurraldeetan bizi diren pertsonen eskubideak babestearen eta defendatzearen garrantzia ikasi eta identifikatzeko diseinatua, eta, horrela, ekintzara eta parte-hartzera mugituko diren gai horien inguruko kontzientzia globala eta tokikoa sustatzeko.
Erakusketa: Naturaren Emakume defendatzaileak
“Amazonia gara, guztion etxea defenda dezagun” kanpainaren parte den erakusketa.
Natura defendatzen duten 10 emakumeren testigantzaren eta egunero aurkitzen dituzten zailtasunen bitartez, salatu nahi du gure ekoizpen eta kontsumo modu globalek ez dutela kontuan hartzen naturaren zaintza, alde batera uzten dituztela emakumeek zaintzari egindako ekarpenak ere, eta horrekin arriskuan jartzen dutela planeta osoko bizitzaren iraunkortasuna.
Kanpaina: Amazonia gara
Zure parte-hartzea funtsezkoa da klima-aldaketaren aurkako borrokan, Amazoniaren defentsan eta herri indigenen zaintzan. Guztion kontua da gure planeta –guztion etxea– defendatzea.
Konponbidearen parte izan nahi baduzu, atal honetan klik bakarrean ezagut ditzakezu horretan lagunduko dizuten zenbait proposamen.
Material gehigarria
Hemen, beste erakunde batzuek egindako materiala aurkituko duzue; esaterako, Fe y Alegría Herri Hezkuntzako Nazioarteko Federazioak eta FUHEMek egindakoa. Alboanen bidelagunak dira erakunde horiek, eta planetako krisi ekosozialari aurre egiteko justizia sozioanbientala hezkuntza-proposamenean sartzen dihardute.